EXF-FVA  

Jaietako txapelketako 8. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra


Iraila 2, 2018 kimgoyong Iruzkin bat utzi Zuzendu

Iraila 2, 2018 kimgoyong Iruzkin bat utzi Zuzendu

Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.

Gaur goizean, 2018ko irailaren 2a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua VIII. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.

Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituztela. Bost Nazioarteko Maisu (MF)  eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.

Sailkapeneko lehenengo hamarrak

Sei txandetan izandako lehia gogoraren ondoren, Aretxabaletako Arlutzeko Fran Miguelek txapelketa irabazi du.  jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:

Rk. H.Z. Izena FIDE Kluba/Hiria Ptk. D1
1 4 FM MIGUEL QUINTERO Francisco 2272 Arlutz-Arrasate 5,5 30,5
2 7 MUNOZ AVILA Jose Luis 2128 Gros X.T. 5 28
3 3 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos 2292 Batalla 5 28
4 14 GALARZA CENZANO Inigo 2052 Fomento Cultural 5 25,5
5 1 FM IRUZUBIETA VILLALUENGA Jesus 2427 Sestao 4,5 31
6 13 PEDRERA LOBATO Javier 2069 Fomento Cultural 4,5 24,5
7 17 VINAL GUTIERREZ Pedro 2034 Oberena C.D. 4,5 24
8 25 GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1823 Hondarribia-Marlaxka 4,5 21,5
9 2 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio 2361 Batalla 4 26,5
10 24 TAFALL VILLANUEVA Ander 1838 Hondarribia-Marlaxka 4 25,5

Ondorengo (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue:hemen

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak eta Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea eta txapelketako zuzendari den Goio Uriartek aritu dira sariak banatzen. Jarraian VIII. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Miguel Quintero.

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Jose Luis Muñoz Avila.

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€+ Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Carlos Cruz-Lopez Claret.

Bestelako Sariak:

Marlaxkako lehen sailkatutako jokalariari. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Daniel Garmendia Zubeldia.

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Ander Tafall Villanueva.

Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + GXFak emandako liburua + Senosiain Txistorra: Carlota Aramendia Ybarra.

1700 Elo azpiko lehen sailkatua. Garaikurra + GXFak emandako liburua+ Senosiain Txistorra: Javier Burgos Arratibel.

60 urtetik gora lehen sailkatua. Garaikurra + Hiruzta Txakolin Botila+ Senosiain Txistorra: Pedro Viñal Gutierrez.

Bi lagunentzako Txantxangorri Jatetxean afariaren zozketa: Daniel Oñate del Moral.

Hiruzta txakoli botila zozketa: Francisco Lopez Garcia.

Senosiain Txistorra zozketa: Jesus Iruzubieta Villaluenga.

Senosiain Txistorra zozketa: Aritz Izagirre Alsua.

Senosiain Txistorra zozketa: Aritz Abalia Patiño.

Senosiain Txistorra Alvaro Minonso Torres (sari banaketan ez zegoen)

Jesus Mari Jauregui Echevestetaldekide lagunari, Paradorean gau bateko egonaldia oparitu dio antolaketak aelkarteko sortzaile izateaz gain, urteetan presidente izan eta hartutako lanagatik.

Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Senosiain txistorra eta Hiruzta Txakolin Botila bana oparitu zaie.

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!

Hondarribiko Udala
Hondarribiko Carlos V Paradorea
Gipuzkoako Xake Federakuntza
txantxangorri
Txantxangorri taberna jatetxea (Hondarribia)
Hiruzta Txakolindegia (Hondarribia)
bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

eroskiEroski Center Hondarribia

Senosiain Carnicería Charcutería

>
Jaietako txapelketako 8. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra